?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (12-15)

Maitatzea-inklusioa

Pertsona guztiek izan behar dute beraien lekua gure eskolan. Horretarako, norberaren bizi-zentzua eraikitzeaz gain, eskolako eraikuntzan parte-hartzeko prozesuak ireki behar dira. Honetan emaitza arrakastatsuenak eman dituen marko pedagogikoa dialogismoarena da.

Gure etapan marko honen oinarriak txertazeko hainbat erabaki hartu ditugu. Batetik, klasean irakasle bat baina gehiago egoteaz gain, praktiketako ikasleak eta boluntarioak (familiak, auzokideak, ikasle ohiak…) ditugu. Horrela, lauzpabost heldu ditugu klase barruan. Honek, talde elkar-eragileen metodologia erabiltzeko aukera ematen digu. Klasea hiruko taldeetan banatua dagoenez, heldu ezberdinek hauen jarraipen zuzena egin dezakete. Gainera, heldu ezberdinek gauza bera hizkera ezberdinekin azaldu dezakete eta hortaz, ikasleak gertukoa sentitzen duen hizkera aurkitzeko aukerak handiagoak dira.

Janzkeraz, nortasunez, erlijioz, arrazaz… ezberdinak diren helduak klasean sartzeak ere ikaslegoaren aniztasuna normalizatzeko tresna aparta da.

Ulertzea-transferentzia

Eskolak ikaslegokoa errealitaterako prestatu behar baditu, ikasgaika banatutako ordutegiak testuinguru errealistetan oinarritutako erronkak diseinatzeko mugak ezartzen ditu. Horregatik, PBL sistema aukeratu dugu. Ikasleek kurtsoan bederatzi proiektu burutu behar dituzte, non kurrikulumak ezartzen dituzten gaitasunak landuko diren. Hau, hiruko taldeetan egingo dute.

Proiektuetan ez da klase magistralik egongo. Ikasleek beharrezkoa duten material guztia plataforma digitalean dute eskegita idatziz ala soporte audiobisualetan. Taldeen eginkizuna material hau denen artean ulertzea eta zalantzarik badago klaseko irakasleei galdetzea da. Prozesu honetan irakaslearen rola bidelagun izatea izango da. Horrela hainbat helburu lortuko ditugu: konpetentzia digitala eta konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa garatzea batetik eta, bestetik, proiektuko materiala hizkuntza ezberdinetan landuko dutenez, hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia eta konpetentzia eleaniztuna ere landuko dituzte.

Denen garapena bermatzeko, taldean landutakoa bakarka defendatuko dute astean sei orduz. Azkenik, proiektua amaitzerakoan, egun bateko erronka indibiduala burutu beharko dute. Honek ebaluazio formatiboa burutzeko aukera ematen digu, momentu bakoitzaren amaieran hobetu beharreko zehaztapenak adosteko aukera dugulako.

Hobetzea-ahalduntzea

DBH derrigorrezko hezkuntzaren azken etapa da eta hortaz, gainontzeko etapak bezalaxe, bere berezitasun propioak dituena. Etapa honen amaieran ikasleek aurrerantzean zer bide hartuko duten erabaki behar dute eta, hau egin ahal izateko, beraien gaitasunak eta zaletasunak non dauden eta nora bideratu behar dituzten jakin behar dute.

Hortaz, berebiziko garrantzia du eskolak prozesu honen jarraipen indibidualizatua egin ahal izateak. Ez bakarrik proiektuetan garatzen dituzten gaitasunena, baizik eta hauek barneratzeko ikasleek garatzen dituzten meta-prozesuena ere. Hau da, garrantzitsua da ikasleek ikasteko zer teknika egiten zaizkien egokien edota talde lanen funtzionamenduan zer hobetu behar duten jakitea. Honetarako hainbat tresna garatu ditugu proiektuetan erabiltzen direnak: taldeko agenda, autoebaluaziorako eta koebaluaziorako txostenak… PBL metodologiak eta talde elkar-eragileek ikaslearen ahalduntzean berez laguntzen badute ere, ebaluazio tresna hauek hobekuntzak proposatzeko aukerak biderkatzen dituzte.

Bide beretik, etapako azken kurtsoan hartu beharreko erabakiak modu kontzientean egitera aldera, eskolako orientaziotik hainbat tresna erabiltzen ditugu azken kurtsoetan (inkestak, elkarrizketak, tutoretza bilerak…).

Hau guztia errazteko kurtsoko irakasle ekipo bat dago, normalean, jornada osoa kurtso horretan ematen duena. Hortaz, irakasle gutxiren artean talde osoa kudeatzeko aukera dute, jarraipena, bai akademikoa eta baita emozionala ere, askoz handiagoa delarik.

Irakurgaiak:

Dialogismoa

Dialogismoa

Irakasle-ekipoak

Proiektukako ikasketa

Proiektukako ikasketa

Ebaluazio formatiboa

Ikaskerta-zerbitzuak