Home Berriak Orokorra Pobreen aldeko Munduko Jardunaldia
Pobreen aldeko Munduko Jardunaldia

Pobreen aldeko Munduko Jardunaldia

 

 

 

AZAROAK 19, igandea, Pobreen Aldeko Munduko Jardunaldiaren MEZA, Donostiako Artzain Onaren Katedralean  (18:00etan).


Ate bat zabalik, eta atarian, bi pertsona elkarrekin bat egiten. Biek luzatuta dituzte eskuak: batek, laguntza eskatzeko; besteak, eskaintzeko. Zaila da jakiten bietako nor den benetan pobrea. Edo hobeto esanda, biak dira pobreak.

 


Luzatutako bi eskuek elkarrekin bat egiten dute, eta biek eskaintzen dute zerbait. Bi besoek elkartasuna adierazten dute, atarian gera ez gaitezen, bestearen bila irten gaitezen.

Testuinguru horretan, Frantzisko Aita Santuaren hitzek esanahi sakona hartzen dute: “Bedeinkatuak pobreak hartzeko eta laguntzeko zabaltzen diren eskuak: itxaropena dakarkigute esku horiek. Bedeinkatuak gizateriaren zaurietan kontsolamenduaren olioa isuriz kulturaren, erlijioaren eta nazionalitatearen hesiak gainditzen dituzten eskuak. Bedeinkatuak atea zabaldu eta trukean ezer eskatzen ez duten eskuak, atea zabaltzeko ez «baina»rik eta ez «baldintzarik» jartzen ez dutenak: senideon artean Jainkoaren bedeinkapena zabaltzen dute esku horiek”. (5. zk.).

Dokumentua

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic