Home Zerbitzuak Hezkuntz orientabidea
Hezkuntz Orient.

 

Gure orientazio taldea bi piskologoz, pedagogía terapeutikoan adituak diren bi espezialistez eta heziketa munduan esperientzia handia duten irakasle talde batez dago osatua.

          

Talde lanean oinarritutako jarduna eskaintzen dugu. Horrela, barneratzaileak diren ekintzak gauza ditzakegu  gure ikasleen  garapen  pertsonal  eta akademiko egokia  lortu ahal izateko.

 

ORIENTAZIO AKADEMIKOA

Hau batez ere, ikaslea etapa edota ziklo amaieran dagoenean ematen da (Haur Hezkuntza 5 urte, Lehen Mailako Hezkuntzako 6.mailan, DBHko 4.mailan  eta batxilergoko 2.mailan). Orientazioa, ikasle nahiz familiei zuzenduta dago. 

 

       Lan-asmoen frogak

       Ikastetxe desberdinetara egindako bisitak

       Heziketa Mapa berria

       Bolonia plana

       Ikastetxetik kanpoko eragileen hitzaldiak

- Deustuko Unibertsitatekoak
- Arrasateko Unibertsitatekoak
- Ikastetxeak berak antolatutako hitzaldiak :  ikasle ohiekin , hauek beraien esperientziak, hautaketa egiterakoan izandako zalantzak, e.a.  azaltzen dituztelarik.
 

PSIKO-HEZIKETARAKO ORIENTAZIOA

 Irakaskuntza-ikaskuntza, harremanak, bizikidetza … arlo hauek guztiek dute eragina ikaslearen garapenean. Bai pertsona bezala garatzerakoan eta baita eskola mailako arrakastan ere. Arlo honetan  eragiten du orientabide honek. Heziketa aniztasun honi aurre egin eta erantzun egoki bat emateko, honako baliabideak ditugu:

       Lan-intereserako frogak

       Laguntza gelak (Haur Hezkuntzan + DBHn)

       Eskola indartzeak

       Dibertsifikazio Curricularra

       Hizkuntza indartzeak

       Taldekako lanaren balioztatzeak etapa guztietan

       Familientzako aholkularitza: Psikologoak

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic