Home Zerbitzuak Abesbatza
Abesbatza

Manuel de Larramendiko abesbatza

 

 

Manuel de Larramendi ikastetxeko ABESBATZAk 1985 – 1986 ikasturtean  hasi zuen bere ibilbidea.

On Ignacio Altuna jaunak, ikastetxe honetako lehen zuzendariak, Jone Pikabeari abesbatza hau sortzeko proposamena luzatzen dio. Garai hartan Jone LMHko musika irakaslea zen. Bi persona hauen ilusio handiarekin hasi zen gauzatzen ikastetxeko haurren abesbatza.

Hasiera batean LMHko I eta II zikloko ikasleek osatu zuten abesbatza; eta gero pixkanaka adin handiagoetara joan zen zabaltzen.

1985-86 ikasturtean 56 ikasleak hasi baziren, gaur egunean 100 abeslari dira abesbatzako partaide; 6 urtetik – 18 urte bitarteko kantariak.

Gure abesbatzaren lehen emanaldia 1986ko abenduan ospatu zen ikastetxeko Gabonetako  Jaialdian  izan zen. Ordundik honera ekitaldi honetan abesbatzak urtero taularatu ditu bere lanak.

Azken urteetan ere, gure abesbatzak  kanpo emanaldi desberdinetan parte hartu du:

. Antiguoko Jakintza Kultur Elkarteko aste musikala.  (Lugaritz Kultur Etxean)

. Antiguoko Gurutze Gorriko Zaharren Egoitza

. Seminarioko Apaizen Egoitza

. Donostiako Lamourous Zaharren Egoitza

. Donostiako "La Presentación de María" ikastetxeko 25 urteurrenaren jaialdian   (2008)

Manuel de Larramendi Ikastetxeko abesbatzatik pasa diren hainbat haur izan dira Easo abestzara pasa ostean beren abesteko gogoari jarraipena eman diotenak.

Beti geratuko zaigu gure oroimenean 2014ean On Ignacio Altunari abesbatzak eskainitako omanaldia.

 

Hainbeste  urteetan zehar gure artean egon diren abeslari guztiei,  ikastetxearen izenean esker beroenak.

 

IMG_0219
IMG_1729
IMG_1781
IMG_1787
IMG_1788
IMG_1794
logo
P1040575
P1040580
varias 003
01/10 
start stop bwd fwd

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic