Home Berriak Orokorra Liburuak 18-19
Liburuak 18-19

Liburuak 18-19

 

 

Aurten ere, ikastetxeak liburuak online erosteko zerbitzu berritzailea eskainiko du.

Liburuen eskaera ikastetxeak.elkar.eus/larramendi loturaren bidez egingo da.

Zure eskaera ondorengo pausuak jarraituz egin dezakezu:

 

  • Ikasturtea aukeratu
  • Adierazi zein liburu erosi nahi dituzun
  • Zure datuak idatzi
  • Eskaera bukatu

 

Pausu hauek egin ondoren, liburuen eskaera bukatu ahal izateko, 50€tako fidantza jarri beharko duzu edo erosketaren zenbateko osoa ordaindu. Faktura behar izanez gero, eskatu besterik ez duzu, bestela, ordainagiria emango zaizu.

Internet bidezko eskaera ondorengo epeetan egiteko aukera izango duzu: ekainaren 10etik uztailaren 15era.

Liburuak jaso

Eskaera osorik ordaindu dutenek liburuak etxean jasotzeko aukera izango dute,  abuztuaren 26tik aurrera. Bidalketa gastuak 6€ izango dira, 90€ baino gutxiagoko erosketetan.

Aldiz, 50€tako fidantza ordaindu dutenek, edo etxean jaso nahi ez dutenek,  liburuak ikastetxean jasoko dituzte ondorengo egun eta orduetan:

 

Kurtso guztiak:  irailaren 5ean, Seminario eraikuntzako 104 gelan, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 19:00etara.

Liburuak jasotzeko une honetan ordaindu beharko da eskudirutan falta den erosketaren zatia (fidantzan aurreratutakoa kenduta).

Baldintza orokorrak

10 eguneko epean egindako erosketen itzulketak elkar-ek  onartuko ditu baldin eta erosketaren agiria aurkezten baldin bada eta liburuak ez baldin badaude erabiliak, ez forratuak eta ezta markatuak ere.

Honetaz gain, ikasleak libururen bat falta baldin badu argitaletxean agortu delako edo berriro editatzen ari direlako, elkar arduratuko da eskuartean duenean ikasleari ikastetxera bidaltzen.

Beherapenei dagokienean, alde batetik, eskolaurreko eta batxilergoko liburuak eta bestetik, lehen eta bigarren hezkuntzako liburu ez kurrikularrek, %5eko (legeak onartutako maximoa) jaitsiera izango dute. Besteek, aldiz, webgunean zehaztutako salneurria.

Azkenik, nahi duenak liburuen erreserba eta erosketa Bergara kaleko Elkar liburu dendan egin ditzake, edo ondorengo posta elektronikoan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Hemen ikus ditzakezu 2018-2019 ikasturteko liburu zerrendak:

Haur Hezkuntza

 

HH3 oooHH4oooHH5

 

Lehen Hezkuntza

 

LH1oooLH2oooLH3oooLH4oooLH5oooLH6

 

Bigarren Hezkuntza

 

DBH (1, 2, 3 eta 4) o

Batxilergoa

 

Batxilergoa (1 eta 2)

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic