Home Berriak Orokorra Udalekuak
Udalekuak

Udalekuak

 

Familia agurgarriak,

Zuen seme-alaben oporrak atseginak, dibertigarriak eta aldi berean, hezigarriak izan daitezen, ekainaren 25etik uztailaren 27ra bitartean, Larramendi ikastetxeak udaleku irekiak eskainiko dizkizue.

Elebitan, bai euskaraz bai ingeleraz, umeek primeran pasako dute hainbat tailer, jolas, irteera eta kiroletan parte hartuz.

 

ORDUTEGIA: Umeak goizeko 8,00etatik aurrera ekarri ditzakezue, eguneroko ekintzak 9,00etan hasiko direlarik. Umeak jasotzeko ordua 13,00etan edo 15,30ean izango da. 15,30ak arte gelditzen direnak, jangelan bazkaltzeko aukera izango dute. Hobeto datozkizuen asteetan apuntatzeko aukera duzue.

 

ADINA: HHko3 urteko gelatik 6. mailara bitarteko neskamutilentzat. Adinaren arabera taldeak egingo dira eta kopuru minimo bat beharko da taldea eratzeko.

 

IZEN EMATEA: Interesatuok ekainaren 5a baino lehen izenemate orria bete eta idazkaritzan entregatu dezakezue (korreoz ere bidaltzeko aukera duzue).

 

ORDAINKETA: Ekintzaren prezioak izen-emate orrian dituzue. Familia bereko 2. anai-arrebak %10eko beherapena izango du. Ekintza, ikastetxekoak ez diren familiei irekita dago, hauek %10eko gehigarria izango dute. Ordainketa ekainaren 25etik 29ra bitartean egingo da kontu korrontetik.

Norbait interesatua egongo balitz idazkaritzan izen-emate orria eta prezioak eskatu ditzala.

 

LEKUA: Bilgunea eta umeak jasotzeko lekua, HH eta LMHko eraikuntza izango da.

 

EKINTZAK: Adinaren arabera ekintza desberdinak planifikatuko dira: parke desberdinetara irteerak, hondartzara irteerak, jolas kooperatiboak, aurpegiak margotu, kirolak-olinpiadak, ur jolasak, gynkanak, musika eta dantza tailerrak, mozorroak, altxorraren bila, eskulanak...

 

LANGILEAK: Umeekin lan egingo duten hezitzaileak ikastetxeak kontratatuko ditu eta irakaskuntza eta aisialdiko titulazioa izango dute.


 

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic