Home Berriak Orokorra Jostailu eta ipuin bilketa
Jostailu eta ipuin bilketa

Jostailu eta ipuin bilketa

Manuel de Larramendi ikastetxean, apirilaren 9ko astean zehar jostailu eta haurren ipuin bilketa bat burutuko da, dirua  biltzeko asmoz. Honen helburua apirilean  azoka  solidario bat egitea da bertan lortutako diruarekin  Algaraklowni (Ospitaleko Pailazoen elkarteari) laguntzeko.

Irabazteko asmorik gabeko elkarte honen helburu nagusia, ingresatutako pertsonen egonaldia poztea eta haurrei irribarren bat atera ahal izatea litzateke. Horregatik jostailuak eta liburuak emanez, laguntzera animatzen zaituztegu.

Ikastetxean, jada jarri ditugu bilketarako zenbait gune : Seminarioan irakasleen gela ondoan eta Lehen Hezkuntzako eraikinean sarreran kokatu ditugun kaxetan.

Gure ekimena gustukoa izango duzuelakoan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Mila esker aldez aurretik

 

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic